XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Kamarada, Záturecky jaunak zure etxean aurkitu zuen emakumearen izena esatea nahi dugu.

Konprenitu nuen nabari-nabarian ez nintzela gauza izango nahaste guzti hari bere grabetasun zentzugabea kentzeko, eta aukera bakarra nuela: oinotza nahastea, Klaragandik urrunaraztea, beste norabait erakartzea, eperrak ehiz-txakurra erakartzen duen bezalaxe eperkumeengandik urrun dadin, bere gorputza kumeenen truke eskainiz.

- Tamala da, baina ez dut haren izena gogoratzen esan nuen.

- Nolatan, ba, ez duzu gogoratuko zurekin bizi den emakumearen izena? galdetu zuen permanentedun emakumeak.

- Garai batean hori guztia idatzi ohi nuen, bai, baina gero tontakeria iruditu eta utzi egin nuen.

Eta gizakia zailki fio da memoriaz.

- Ikusten denez, kamarada, harreman eredugarriak dituzu emakumeekin esan zuen ilehoriak.

- Baliteke gogoratzea, baina pentsatu egin beharko nuke.

Badakizue zein egunetan izan zen Záturecky jaunaren bisita?

- Izan zen kokots hondatudun gizonak bere paperetan begiratu zuen hilaren hamalauan, asteazkena, arratsaldez.

- Hilaren hamalauan... asteazkena... itxoin pixkat... burua ahurretan etzan eta pentsatzeari ekin nion: Orain gogoratzen naiz.

Helena zen guztiak nire hitzei adi-adi zeudela ikusi nuen.

- Deitura?

- Deitura?

Zoritxarrez ez dakit.

Ez nion galdetu nahi izan.